XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Zerbitzua ematerakoan behar bezalako arreta ez jartzea.

d) Gizarte aseguruak eta familia plusa uki ditzaketen aldaketak enpresari hori gertatu eta bost eguneko epean ez jakinaraztea edota zerbitzua borondatez lagatzen den kasuetan 33. artikuluan ezarritako aurreabisuko epeak ez betetzea.

e) Ugazabei zerbitzuarekin lotutako gaietan ez obeditzea, ukamen hori ez bada hitzez egiten; hala balitz, hutsegite larritzat hartuko litzateke.

f) Segurtasuna eta Higieneari buruzko arauetan ezarritakoari dagokionean arduragabekeriaz jokatzea, horren ondorioz langileei edota laneko tresnei kalte edo istripu larririk sortarazten ez zaienean.

4.3. Hutsegite larriak.

a) Hain larriak ez diren hutsegiteak behin eta berriro egitea.

b) Egun osoan arrazoi justifikaturik gabe lanera ez joatea.

c) Zerbitzu jardueran hitz itsusiak esatea edota laneko garaian sesio justifikaziorik gabeak edo bortitzak izatea.

d) Gaixotasun edo istripuaren itxurak egitea.

e) Aitorpenetan emandako datuak faltsifikatzea, edozein lege ondorioetarako eskatzen direla ere.

f) Mozkorkeria, ohikoa ez denean, orduan hutsegite oso larritzat hartuko da eta.

g) Zuhurtzia falta, arduragabekeria edo etika profesional-eza, betiere horren ondorioz hirugarren pertsonek erreklamaziorik egiten ez dutenean edo kalte konponezinik eragiten ez dutenean; bestela, hutsegite oso larriatzat hartuko dira.

4.4. Hutsegite oso larriak.

Halakotzat hartuko dira Langileen Estatutuan aurrikusitako guztiak.

5. Goian aipatutako hutsegiteen zerrenda eta maila ez dira mugatzaileak, adierazkorrak baizik, eta kasua balitz enpresetako Barne Erregimeneko Arautegiz osatuko dira.

6. Hutsegite oso larritzat joko dira, era berean, laneko buruek burutzen dituzten aginte abusuak.

Aipatu abusuak jasan dituen langileak horren berri emango dio lehenbailehen enpresako zuzendaritzari, hortarako ezarrita dagoen hierarkia jarraituz.

Zigorrak:

7. Hutsegitea edo hutsegiteak izan dituzten langileei, hori behar bezala ziurtatu ondoren, ezarriko zaizkien zigorrak honako hauek dira:

1. Hutsegite arinengatik: Hitzezko edo idatzizko amonestazioa eta bi egun arteko enplegu eta soldata etendura.